martes, 28 de octubre de 2008

TOP 7

Atal honetan, ikus-entzunezko arloan interesgarri eta berritzaile iruditu zaizkidan zazpi webgune bildu ditut. Bakoitzaren helbidea eta bere deskripzioa honako TOP7 zerrendan aurkitu daitzeke:

1.
www.youtube.com
Webgune honetan edozein motatako bideoak aurkitu daitezke. Erabiltzaileek nahi duten informazioa argitara dezakete behin kontu bat irekita, etxeko bideotik hasita, gustoko duten telebistako programa baten atal bateraino. Dudarik gabe, bideoak ikusteko interneten aukitu daiteken webgune hoberenetarikoa dugu.

2.
www.mobuzztv.com
On line emititzen den telebista dugu mobuzztv. Hiru hizkuntza desberdinetan emititzen da eta egunero “dosis diaria” izeneko saioa aurkezten da egungo aurrerapen eta bitxikeri teknologikoei buruz informatzeko. Honelako webguneak internetak duen indarraren erakusle dira.

3.
www.metacafe.com
Bideoak esekitzeko webgune alternatiboa. Bideoak ikusteaz gain, bideo propioak produzitzeko aukera ere ematen du. Helbide interesgarria izan daiteke informazio ezberdina bilatzen dutenentzat.

4.
www.ikastube.com
Denetariko informazioa zabaltzeko eta konpartitzeko gunea. Artxiboak, bideoak, eskemak eta bestelako dokumentuak aurkitu daitezke. Interesgarriena, Euskal Herri mailan erabiltzeko pentsatua izan dela, eta beraz, eragingarriagoa da informazio konkretua bilatzeko edo zabaltzeko.

5.
www.ted.com
Webgune honetan hizlari eta pertson garrantzitsuen hitzaldiak aurkitu daitezke. Denetariko tematika jarraitzen da: ekonomia, zientzia, ekonomia...Helbidea lagungarria izan daiteke, batez ere, arlo akademikoan.

6.
www.peliculasyonkis.com
Zinema etxean izateko helbidea. Filmak on-line ikusteko aukera ematen digu, eta bideotekan nahi dugun filma bilatu dezakegu. Pelikulak jeistean aurkitu dezakegun desabantailarekin amaitzen du: birusak. Irudia eta soinua kalitatezkoak dira, pelikula modu atseginean ikusteko ezaugarriak, beraz.

7.www.google.com
Edozein bilaketa, dela irudietan, bideotan, web-ean, kale bilatzaileetan... egiten laguntzen du eta gehienetan, edozein dudaren aurrean beti jotzen dugu webgune zabal eta famatu honetara.

No hay comentarios: