martes, 28 de octubre de 2008

ETB3,wikipediarako sarrera

2008ko Urriaren 8an martxan jarri zen ETB3, ETB1 eta ETB2rekin Euskal Herriko hirugarren kanal autonomikoa, euskara hutsean emititzen dena. TDTaren sorrerarekin, asko dira gure etxeetara ailegatzen diren kanal berriak, eta ETB3 konkretuki, TDTan sartu ahal izateko ETBSAT bertatik kendu behar izan zuten, baina CanalVasco bertan jarraitzen du. Euskatel telebistan ere posiblea da ETB3 kanalaren sintonizazioa.

Kate berri honen programazioa gazteentzako pentsatuta izan da. Bere programazioaren eduki gehienetan arlo kultural eta musikala ageri da, umeen eta nerabeen audientzia erakartzeko nahian. Programazioa modu estrategikoan banatua izan da, goizetan umeei zuzendutako programazioa emitutuz eta arratsalde eta gauak nerabeei eskainiz. Hauen artean azpaldi ezagunak diren programak emitituko dira betizu eta ETBkultura bezala, baina berritasunak ere daude. Produkzio berri hauen artean estreinatu berri dira “Martina” eta “Burb”. Horrez gain, telebista kate honek euskal taldeen partiduak eskainiko ditu astebururo.

ETB3 kate euskaldun berria espiritu gazte batekin sortua izan da, eta helburu nagusia ikusle gazteen fideltasuna eskuratzea da.

No hay comentarios: