martes, 11 de noviembre de 2008

Telebista lokalak eta TDTa

Kanpusean jorratu izan diren Telebista digitalari buruzko jardunaldietan, EHU ko bi departamentuek eta Hamaika TB antolatuak, Euskal telebista lokalarentzako tokia egon da. Unibertsitatearen liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan tokian tokiko telebista lokalen zuzendariek hartu dute parte eta azaldu dituzte kate hauek digitalera aldatzeko egoera berria nola hartzen ari diren eta zeintzuk diren haien ikuspuntuak etorkizunari begira.
Bilbo vision, Tele Bilbao, 7 telebista eta Hamaika telebistako ordezkariek, beste batzuen artean, azaltzen saiatu dira telebista analogikotik-digitalerako aldaketa zer suposatzen duen telebista kate desberdinen enpresa pribatuei, eta nola egokitzen eta prestatzen ari diren, teoriaz, 2010.urtean seinale analogikorako amaiera aurreikusita dagoen momenturako.

Gehienbat azaleratu da aldaketarako kezka. Azaldu duten moduan, zaila da oso kate lokalentzat azpiegitura teknologiko berrirako dirua lortzea, eta zaila da ere telebistan kate erraldoiekin konpetentzian aritzea merkatu horretan. Aldaketari begira, zenbait azpi-puntu landu behar izango dituzte kate lokalek derrigorrez, horien artean, kultura saio minimoa eta euskararen erabilera handiagoa, eta horrek aldaketan suposatzen ditu bai programazioari eta baita egiturari dagokionez ere.

Kontua da kate lokal euskaldunek oso atzeratuta doazela kate nazionalekin konparatuz, eta behien eta berriz sortzen zaizkie eragozpenak. Kateen arteko konpetentzia, gainera, nabaria da, baina amankomunean lan behar izan dute guztien artean prestazio minimoak izateko kanalen transmisioarekin.

Interesgarria izan da jakitea zein den egoera telebistaren barruko munduan gutxiengoa edo txikiak diren parte-hartzaileentzat. Kate lokalen ordezkariek esan bezala, ez daukate ezer ez ziurtatuta etortzear dagoen merkatu berri horretan, Telebista Digitalaren merkatuan hain zuzen, baina hala ere aurrerapausoa eman dute proiektu berri horren partehartzaile izateko, eta beren telebista hurbila emititzen jarraitzeko.




No hay comentarios: